2009/11/05

WEB 2.0-ri BURUZKO GOGOETA

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" artikulua irakurri eta gero, nik egindako gogoeta pertsonala jarriko dut.

Globalizazio prozesuaren, informazioaren eta teknologien eragina gizartearen eraldaketara eraman du. Pasadan mendean produktuen ekoizpena garrantzitsuena zen, gehien ekoizten zuena, boterea zeukan, gaur egun ez da hau gertatzen, informazioaren aroan gaude eta gero eta informazio gehiago eduki gero eta botere gehiago.
Orduan, hau kontuan izanda gaur egun beharrezkoa da internet mundua eta teknologia berriak erabiltzen jakin, komunikatzeko, lan egiteko eta edozein gauza egiteko. Baina gizarteko indibiduo guztiak ez dira aro berri honetan jaio, beraz ez dute kontrolatzen mundu berri hau, honetarako etengabeko hezkuntza beharko litzateke, indibiduo guztiak aukera berdinak izateko. Horretarako sare sozialak asmatu egin dira, interazio berriak edukitzeko webguneak dira adibidez, messenger edo tuenti. Baina hauen kontsumoa izugarria izan denez, erabiltzen ez duten hiritarrek bazterturik egon daitezke.
Hauek parte-hartze aktiboa sustatzen dute adibidez alfabetatze digitala, pertsonak etengabeko ikaskuntza izateko, irakurtzen eta idazten irakasteko helburua duen hezkuntza da. Edota web2.0, honetan egiazko parte hartze aktiboa sustatzen da, hemen ez da bakarrik irakurtzeko aukera ematen baizik eta entzuteko, ikusteko, testuak sarera igotzeko...
Bestalde, baita ere e-learning 2.0 delakoa sortu da gure sarean, eta honek alde onak ditu, sarean edozein unetan sar zaitezkeelako eta ikasteko ez daukazu ez ordutegirik ezta beste leku batera joan beharrik; hau dela eta, askotan, hiztegi batera joan beharrean, wikipedia-ra joaten gara zuzenean gure ordenagailuaren bitartez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario