2009/12/31

HEZKONTZETAKO AZKEN DATUAK






















HEZKONTZA MOTA 2006an 2007an
Heterosexuala 203.453 201.779
Homosexuala 4.313 3.193
TOTALA 207.766 204.772

2009/12/28

PODOMATIC-en zintzilikatutako audioa

Hauek dira Gasteiztik aurkitutako argazkiak,picassarekin egindako colasa, podomatiren bitartez,argazki hauen azalpena ematen dut.



Christian Vanneste, UMP, heterofobia

2009/12/25

Euskal gay mugimenduak 32 urte

Garan sartzerakoan, bilatzailean "lesbianak" jarri dut, eta orain dela bi urteko artikulua aurkitu dut, nahiko interesgarria iruditu zait, zintzilikatzea, zeren eta, orain dela bi urteko albistea izan arren, gaur egun, arazo berdinak aurkitu ditzazkegu gure gizartean, oraindik homofobia existitzen da, beste kultura inmigrante matxistak etotzearekiko lotura.
Baina nirentzako,larriena eta gainera arrazoia daukate, hau da: "Are mingarriagoa dena, hau guztia gay-talde askoren laguntzarekin egiten dute" Entidade askok, getto moduan bilakatu nahi dute, zergaitik? agian komeni zaielako? edo agian, horrela bezero espezifikoak finkatzen dituztelako?...

(...) Denbora honetan guztian askatasun sexualen eremuko aldaketa ugariren lekukoa izan da euskal gay mugimendua. Baina,

lekukoa izateaz gain, baita aldaketa hauen motore nagusienetarikoa izan dela baiezta dezakegu inolako zalantzarik gabe. (...)

Garaipenak asko izan dira, bai, baina erronka mardulak ditugu hemendik aurrera lanean segitzeko: homofobia handia dago oraindik gizartean, batzuetan oso sotila bada ere; oraindik badira sexualitate mota asko zokoratu edo arbuiatuak (belaunaldien arteko harremanak, sado- masoak...); etorkin gehienak gurea baino are homofoboak diren kulturetatik datozkigu...

Dena dela, gehien kezkatzen gaituena da ikustea nola leku askotan lehengo manifestazio eta aldarrikapenak inauteri eta jaialdi bihurtu diren. Festa, jakina, oso onuragarria da, besteak beste, buru-osasunerako. Ez dugu, beraz, gaitzetsiko. Baina, erabat salagarria iruditzen zaigu, aldiz, merkatariek egiten duten ekainaren 28aren erabilpena. Iraingarria eta mingarria ere iruditzen zaigu, errebindikazio oro baztertu eta ezkutatu egiten dutelako, errealitatea faltsutu egiten dutelako eta, azken batean, gay-lesbianak diseinuzko urrezko kaiolekin engainatzen saiatu. Are mingarriagoa dena, hau guztia gay-talde askoren laguntzarekin egiten dute. (...)

2009/11/29

UA-n emandako konferentzia homosexualitateari buruzko bideoa

Orain dela aste batzuk, Murtziako unibertsitate pribatu batean eman zen homosexualen aurkako konferentzia, ikus dezakegu youtuben aurkitutako zati bat. Ez da oso ondo entzuten baina subtituluetan irakur dezakegu, nola gaur egun, horrelako konferentziak ematen dira? eta okerrena da, nork esaten du, horrelako konferentzia unibertsitatean eman behar dela?
Homosexualitatea gaixotasun bat dela adierazten du, eta gainera horrelako jokaerak ematen direla bakarrik beste sexuarekin erlazionatzeko ezgaitasuna dagoenean, gainera askatasunez adierazten du, gaixotasun honek sendatu ahal dela. Nire ustez horrelako jarrerak eta konferentziak debekaturik egon behar direla, unibertsitateko gazte askok homosexualak izan daitezke eta horrelako indibiduoen erruaz, ezin dira askatasunez adierazi eta jokatu.



2009/11/26

Podomatic, soinuak

Podomatitik ateratako musica, horrela, bliga ikusten duzun bitartean musica entzun dezakegue.


2009/11/25

Homosexualen arteko sexu harremanak

Hona Hemen, nik egindako power pointa eta Slidesharen sintzilikatuta. Honetan, homosexualen arteko sexu harremaneko mitoak adieraziko dira.Beste aldetik, sex shopak analizatuko ditu eta azkenik Freddie Mercury aipatuko du.

Homofobia

Hona hemen Slidesharen, nire gaiari buruz,aurkitutako power pointa, honetan, homofobia zer den azaltzen digu.

Homosexualitatea zigortzen duen artikulua indargabetu dute Indian


Hau,Garan aurkitutako artikulua da, 2009ko uztailaren 3an publikatutakoa.Oso interesgarria iruditu zait, beste lekutik ikusitako betiko egoera latza, eta aldaezinik dela ikustea, gobernuak zigortzen duelako.
Bestalde, betidanik homoxesualak aipatzerakoan, VIH birusa bere ondoan dihoa, hau mito bat da, normalean esaten da, homosexualak birusa trasmititzeko askoz errazago daukate heterosexualak baino. Hau, mito hutsa da. Kontrolik ez badaukazu eta prekauziorik hartzen ez badituzu, edonork arriskua dauka birusa hartzeko.

Britainiarren kolonizazio garaitik Indian indarrean zegoen homosexualak zigortzeko Kode Penaleko artikulua indargabetu zuen atzo Delhiko Goi Epaitegiak. Isun bat eta hamar urteko espetxealdiarekin zigortzen zuen artikulu horrek homosexualitatea.
Delhiko Goi Epaitegiak sexu bereko adin nagusikoen arteko harremanak despenalizatu zituen atzo. Hala, kolonialismo britainiarretik jasotako eta 150 urtez indarrean izan den diskriminazio historikoa bertan behera utzi dute. Atzo arte delitua zen homosexualitatea Indian.
1860an indarrean sartu zen Indiako Kode Penalaren 377. artikuluak homosexualen harremanak zigortzen zituen, batez ere sodomia. Atzoko epaian, berriz, artikulu hau Indiako Errepublikaren Konstituzioaren aurkakoa dela nabarmentzen da.
«Ezin da ahaztu bazterkeria pertsona guztien duintasunaren oinarri den berdintasunaren antitesia dela», adierazi dute epaileek.
Orain arte, Kode Penalak «naturaren kontrako jardueratzat» jotzen zuen homosexualitatea eta isun bat eta hamar urteko espetxe zigorra ezartzen zuen. Normalean legedia aplikatzen ez bazen, gay eta lesbianen eskubideen aldeko taldeek poliziek mehatxu ugari egin izan dizkietela salatu dute maiz.
Hala ere, Delhiko Goi Epaitegiaren epaiak ez du India osoan eraginik. Dena den, epaileek homosexualen aurkako artikulua adin nagusikoen arteko harremanetan India osoan aplika ez dadin eskatu dute, Tripti Tandon abokatuak France Presseri esan zionez.
«Oraingoz, epaia soilik Delhin izango da indarrean, baina bere garrantzia izugarria da eta erreferentziala izango da herrialdeko txoko guztietan», nabarmendu zuen Gautam Bhan gay militanteak.
ONUSIDAren txaloak
Delhiko epaia oso garrantzitsua dela adierazi zuen Nazio Batuen Hiesaren aurkako Programak (ONUSIDAk), eta horri esker homosexualak eta eritasun hau pairatzen dutenak ez direla ezkutuan bizitzera beharturik izango.
«Mundu osoan aurrekaritzat jo daiteke Indiakoa», adierazi zuen ONUSIDAko Susan Timberlakek. «Egun, 80 herrialdetan zigortzen dute homosexualitatea. Homofobia giza eskubideen urraketa da gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoentzat, transexualentzat eta lesbianentzat», adierazi zuen Timberlakek Genevan izandako prentsaurreko batean. Egoera honek VIH birusa duten pertsona ugarik beharrezko duten mediku arreta ez jasotzea du ondorio», gaineratu zuen Timberlakek. Egun 2,5 miloi pertsonak du hiesa Indian.

2009/11/06

Whasingtonen milaka homsexual Obamari eskatzen diote promes egin zuena

Hau, gaurko albistea da, Euronews-en publikatutakoa, orain dela 8 hilabete baino gehiago Obamak hauteskundeak irabasteko pausu batera zegoen, gaur egun, Obamak bake novel saria irabazi du.
Baina zer gertatzen da,estatu batuetan kolektibo honekin? benetan merezi du saria?
Albistean irakur daiteke oraindik bakarrik 6 estatutan homosexualak hezkondu al direla, eta beste 29tan oraindik debekaturik daude.
Oraindik estatu batuetan gai sozialak ez daude garaturik, Obamak saria irabazi ondoren espero dugu hauek garatzea, eta ez bakarrik hauteskundeak irabasteko promesak izatea.
Kolektiboa kalera atera da...ikusita, oraindik ahazturik daudela, eta gobernuak ez duela ezer egin. Hona hemen albistearen linka



http://es.euronews.net/2009/10/12/miles-de-gays-y-lesbianas-reclaman-a-obama-en-washington-que-cumpla-sus-/

2009/11/05

itxura edo errealitatea?



Batzuentzako mobilizazio hauek, haien bizitzeko modua askatasunez espresatzeko balio du, beste batzuentzako hau ez da errealitatea eta ez zaie gustatzen mobida hauek.
Indibidio bakoitza espresatzeko askatasuna izan behar du, eta hau errespetatu egin beharko da. Adoz edo desadoz egon arren.

WEB 2.0-ri BURUZKO GOGOETA

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" artikulua irakurri eta gero, nik egindako gogoeta pertsonala jarriko dut.

Globalizazio prozesuaren, informazioaren eta teknologien eragina gizartearen eraldaketara eraman du. Pasadan mendean produktuen ekoizpena garrantzitsuena zen, gehien ekoizten zuena, boterea zeukan, gaur egun ez da hau gertatzen, informazioaren aroan gaude eta gero eta informazio gehiago eduki gero eta botere gehiago.
Orduan, hau kontuan izanda gaur egun beharrezkoa da internet mundua eta teknologia berriak erabiltzen jakin, komunikatzeko, lan egiteko eta edozein gauza egiteko. Baina gizarteko indibiduo guztiak ez dira aro berri honetan jaio, beraz ez dute kontrolatzen mundu berri hau, honetarako etengabeko hezkuntza beharko litzateke, indibiduo guztiak aukera berdinak izateko. Horretarako sare sozialak asmatu egin dira, interazio berriak edukitzeko webguneak dira adibidez, messenger edo tuenti. Baina hauen kontsumoa izugarria izan denez, erabiltzen ez duten hiritarrek bazterturik egon daitezke.
Hauek parte-hartze aktiboa sustatzen dute adibidez alfabetatze digitala, pertsonak etengabeko ikaskuntza izateko, irakurtzen eta idazten irakasteko helburua duen hezkuntza da. Edota web2.0, honetan egiazko parte hartze aktiboa sustatzen da, hemen ez da bakarrik irakurtzeko aukera ematen baizik eta entzuteko, ikusteko, testuak sarera igotzeko...
Bestalde, baita ere e-learning 2.0 delakoa sortu da gure sarean, eta honek alde onak ditu, sarean edozein unetan sar zaitezkeelako eta ikasteko ez daukazu ez ordutegirik ezta beste leku batera joan beharrik; hau dela eta, askotan, hiztegi batera joan beharrean, wikipedia-ra joaten gara zuzenean gure ordenagailuaren bitartez.

2009/10/13

Sarrera


Blog honetan "Gay eta Lesbiana" mundura hurbiltzen saiatuko naiz, alde batetik,
zergaitik beste kolektibo bezala hitz egiten dugun, galderari erantzuten saiatuko naiz eta bestetik gaur egungo komunikabideetan ematen den informazioa analizatzen.