2009/12/25

Euskal gay mugimenduak 32 urte

Garan sartzerakoan, bilatzailean "lesbianak" jarri dut, eta orain dela bi urteko artikulua aurkitu dut, nahiko interesgarria iruditu zait, zintzilikatzea, zeren eta, orain dela bi urteko albistea izan arren, gaur egun, arazo berdinak aurkitu ditzazkegu gure gizartean, oraindik homofobia existitzen da, beste kultura inmigrante matxistak etotzearekiko lotura.
Baina nirentzako,larriena eta gainera arrazoia daukate, hau da: "Are mingarriagoa dena, hau guztia gay-talde askoren laguntzarekin egiten dute" Entidade askok, getto moduan bilakatu nahi dute, zergaitik? agian komeni zaielako? edo agian, horrela bezero espezifikoak finkatzen dituztelako?...

(...) Denbora honetan guztian askatasun sexualen eremuko aldaketa ugariren lekukoa izan da euskal gay mugimendua. Baina,

lekukoa izateaz gain, baita aldaketa hauen motore nagusienetarikoa izan dela baiezta dezakegu inolako zalantzarik gabe. (...)

Garaipenak asko izan dira, bai, baina erronka mardulak ditugu hemendik aurrera lanean segitzeko: homofobia handia dago oraindik gizartean, batzuetan oso sotila bada ere; oraindik badira sexualitate mota asko zokoratu edo arbuiatuak (belaunaldien arteko harremanak, sado- masoak...); etorkin gehienak gurea baino are homofoboak diren kulturetatik datozkigu...

Dena dela, gehien kezkatzen gaituena da ikustea nola leku askotan lehengo manifestazio eta aldarrikapenak inauteri eta jaialdi bihurtu diren. Festa, jakina, oso onuragarria da, besteak beste, buru-osasunerako. Ez dugu, beraz, gaitzetsiko. Baina, erabat salagarria iruditzen zaigu, aldiz, merkatariek egiten duten ekainaren 28aren erabilpena. Iraingarria eta mingarria ere iruditzen zaigu, errebindikazio oro baztertu eta ezkutatu egiten dutelako, errealitatea faltsutu egiten dutelako eta, azken batean, gay-lesbianak diseinuzko urrezko kaiolekin engainatzen saiatu. Are mingarriagoa dena, hau guztia gay-talde askoren laguntzarekin egiten dute. (...)

1 comentario: